Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak

bideaOso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke:

 

Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean…

  • modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez
  • bide anitzak aztertu eta erabili 
  • hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa
  • idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria
  • ikasitakoa indartzeko jolasak erabili ahal den guztietan

 

Adierazitako pausuen ordena inportantea dela uste gut, gainera: Hau da, hizkuntza matematiko idatzira pasatzea manipulatu eta hitzetara ekarri eta gero egitea garrantzitsua iruditzen zait.

Eta beti ere, umearen momentua errespetatuz jardutea; berak eraikitako bideak guk azalpen edo aholkuekin irekitakoak baino askoz aberatsagoak izango dira, eta ongi egindakoez jabetuz  gaizki edo oker egindakoen pena eta kulpekin baino askoz hobeto ikasiko du.

Zein sinple eta erraza geratzen diren ideia hauek idatziz jasota, ezta? BENETAN uste dut bidea hau dela; eta, ordea, zein zaila egiten den bide hau errekorritzea…bai etxean eta bai gelan. Zergatik izango ote da? Sarrera laburra egingo dudala esan dudanez, erantzun posiblea ez dut hemen jasoko. Beste egun baterako utziko dut…edo agian zuk zeuk eman dezakezu zure erantzuna eta iritzia komentarioetan.

Bidea argi eukitzeak niri laguntzen didanez, hona ekartzea pentsatu dut, bateren bati lagunduko diezaiokelakoan.

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/

2 comments

    • Anonimoa on 10th apirila 2016 at 9:13 am
    • Reply

    Gida baliagarria da aurreebaluatzeko balizko jarduerak; aurreikusteko planteatutakoa egokia denentz.

    Dekalogoa galbahe moduan erabili daiteke jada planifikatuta daukaguna analisatzeko.

    Hau da, egiten den horretik abiatuta ikustea ea jardueretan manipulazio nahikoa dagoen ala ez, umea jarduera zertzean engaiatua sentitzen den ala ez, umeen interesa pizteko giro, ambiente, egoera egokia prestatu den ala ez …

    Eta aldaketak egin behar badira norabide horretan izatea.

    1. Oso ongi adierazi duzu nik buruan neukana!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.