ORDENAZIOAK egitea ez da gela txukuntzea!

Berriz esango dut: ez naiz ari gela txukuntzeaz edo jostailuak jasotzeaz!! Ez horixe!! ORDENAZIOAK egitean, umeek material bat antolatu egin behar dute magnitude bati begiratuz, txikitik haundira edo haunditik txikira, elementuak hurrenez hurren jarriz. Hori argituta, goazen aurrera eta ikus dezagun zein aukera ematen diguten ordenazioek.20160319_104044

Testuingurua kokatze aldera, denbora bat dela egin nuen sarrera aipatuko dut. “Bikote-ordenazio eta sailkapenak: zubi logikoak eraikitzen” deitu nion  eta bertan umeek logikaren arloan egiten duten bideari buruz jardun genuen. Gaurkoan etxean erraz egin daitezkeen ORDENAZIOAK eta hauen inguruko JOLASAK proposatzera nator.

Lehenago, ordea, ORDENAZIOEK egiten duten ekarpen logikoari begiratu behar diogu. Izan ere, inteligentzia logiko-matematikoa garapenean beste pausu bat emateaz ari baikara. Hau da, ezaugarriak aztertu eta erlazioak behatu, antzekotasun eta diferentziak ikusi, ezaugarri komuna aukeratu eta graduazio bat eraiki; hori guztia egiten dugu ordenazio baten. Eta gainera, ez dugu ahaztu behar azkenean matematikan ordenazio inportanteenari aurre egingo diotela umeek: zenbaki segidari. Azken finean zenbaki segida kopurua ezaugarri moduan hartuta egindako ordenazioa baita. Aztertu dezagun xehetasun gehiagoz ordenazioak eskatzen duen prozesu mentala.

1. Hasteko, pieza guztien komunean duten ezaugarria identifikatu behar da. Hau errazteko saiatuko gara, hasieran batez ere, pieza guztiak identikoak izan daitezen, ezaugarri konkretu horretan izan ezik. Edozein magnitude izan daiteke ordenatu behar dena: luzera, altuera, kolorea, sendoera, diametroa, bolumena, tonoa… Eta ordenazioa lurrean egin daiteke, (planuan, alegia) edo dorre eran.

  • 14 egurra luzera azalera ordenatu (1)

    luzera eta azalerari begira egindako ordenazioa

    14 tuerkak ordenatu 2

    diametroari begira egindako ordenazioa dugu honakoa

    IMG-20150221-WA0006

    dorre eran egindako ordenazioa

 

2.Magnitudea identifikatu eta gero, estrategia bat aukeratu behar da. Izan daiteke txikienetik hasi eta horrekin konparatuz jardutekoa edo kontrakoa egitea; haundiena hartu eta harekin konparatuz jardutea. Edo tartean geratzen den elementuarekin jokatzea. Edozein modutan ere, pieza guztien artean “patroi”  edo eredu lanak egingo dituen pieza aukeratu beharko du. Pausu hau sistematizatzea asko kostatzen zaie eta normalean hasieran ausaz probatzen jarduten dute. Utzi lasai probatzen bide “okerrak” aukeratzen baidutuzte ere, halako baten topatuko baitute modua.20160319_104209
20160319_2139073. Azkenik, piezak era ordenatuan kokatu behar dira. Batzutan pieza bat hartu eta segidaren muturrean jarri beharko du baina beste batzutan pieza segida osoa mugitu beharko du tartean doan bat kokatzeko. 

Hiru pausuak dira konplexuak eta hirurek behar dute asko jardutea eta batez ere hanka lasai sartzeko aukera eukitzea. Izan ere onena da, ordenazioa gaizki eginda ere, ez zuzentzea edo aholkurik ez ematea. Hurrengo baten asmatuko duela pentsatu eta aurrera! Azken hau IKARAGARRI zaila egiten zaigu helduoi. Niri bai behintzat! Zenbatetan bukatu dudan “horrela ez, beste modu honetan” esaten!! Edo txarragoa dena, haserre giroan ez aurrera eta ez aurrera ari ginelako!!
11 ordenatu luzera 1

Badaude bidea argitzeko moduak, hala ere; pieza gutxirekin hastea adibidez; 3 edo 4 asko jota. Eta ordenazioaren ideia garatzen ari direla ikusten dugunean aleak gehitzen joatea. Zailtasun haundiena 10 pieza ingururekin eta begiak itxita jardutea izango da.

20160208_003106

luzeraz gain koloreak ere diferenteak dira ordenazio honetan

8 ordenatu altuerak

piezen formak ez dira berdinak baina guk altuerari begiratu diogu ordenazio hau egiterakoan

Kontuan hartzeko beste aukera bat da, lehen esan dudan moduan, hasieran pieza denak identikoak izatea komeni dela, aldatuz doan magnitude horretan izan ezik. Gerora, ordea, ordenazioen logika bereganatu ahala, hori ere aldatu daiteke eta elkarren artean oso diferenteak diren materialak erabili ordenatzeko.

Ordenazioa bukatu eta gero, jolastxoak egiteko parada izango dugu. Hitzezko esaldiak txandaka sortzen joatea adibidez, haundiagoa, txikiagoa, haundiena, txikiena, ordinalak erabiltzekoak, (bigarrena…) edo egia/gezurra jolasa egitekoa edo inportanteena dena, batez ere umeak ordenazioa zenbateraino kontrolatzen duen esango digulako, begiak itxi eta pieza bat kentzekoa izango da, umeak asmatu dezan zein pieza falta den eta non dagokion egotea.20160319_215110

Ordenazioak egiteko orduan zapore, usain eta tonoarenak nola egin ez dut pentsatu oraindik. Texturekin (izan zaporezkoak ala ukitzekoak) ere aukeraren bat dagoela ikusten dut…Hau irakurri ahala zerbait bururatzen bazaizu komentarioa bidali azkar!!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/03/21/ordenazioak-egitea-ez-da-gela-txukuntzea/

Utzi erantzuna larana(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*