«

»

Mar 02 2016

ABN algoritmoak; iraultza txiki…haundi bat

algoritmoabn_300Hegoaldetik dator notiziya oraingoan. Izan ere Andaluziako Jaime Martinez Montero da sistema honen sustatzailea. Berak hezkuntza ikuskari modua jardun izan du Andaluzian urte askotan, irakaslea bada ere ofizioz eta batez ere bokazioz. Zortzi urte daramatzate bere metodoa aplikatzen eta poliki-poliki bada ere, hedapen izugarria hartzen ari da. Eskola asko dira estatu espainiarrean metodo hau txertatu dutenak. Argitaletxe batzuk metodo honetan oinarritutako liburuak ere ateratzeko moduo tamaina hartu du kontuak. Izan ere, iazko ekainean metodoaren inguruan jarduteko kongresu nazionala egin zuten. Bloga dute proposamenaren nondik norakoak erakusteko. Blog horretan bideo sorta ikaragarria dauakte zintzilikatuta; tutorialak ere badaude eta Espaninian ABN algoritmoekin jardutea aukeratu duten zentroen mapa bat ere ageri da.  Emaiozue begiratu bat! Kuriosoa da! Euskal Herrian ez da zentru bat bera ere agertzen!

Bideoak ikusten hasi nahi ez baduzue, lasai, hemen joango baikara apurka-apurka metodoaren nondik norakoak erakusten.

Hitz gutxitan esanda, ABN metodoan oinarrizko 4 eragiketak egiteko beste modu bat aurkezten da: batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak. Praktikak, ordea, erakusten du metodoaren ikuskera luzatu egin daitekela bai diruaren, denboraren eta baita magnitudeen unitateen kalkuluan erabiltzeko ere. Ezaugarri oso positiboak diten metodoa dela esango nuke gainera.

   

  • Oso malgua da. Ume bakoitzak bide ezberdinak aukeratu ditzake eragiketa bera egiteko. Eta horrek permititzen du norberaren trebeziara egokitzea.

  • Ez dago ia instrukzio itxirik.

  • Hainbeste arazo ematen dituen hamarrekoak (llebadak) desagertu egiten dira.

  • Zenbakien eta kopuruen ezagutza askoz ere sakonagoa garatzen da. Igeri egiten da zenbakietan barrena eragiketa egiterakoan.

  • Eragiketa bukatu aurretik somatzen da emaitza nondik norakoa izango den.

                                                                                                                                 

Webgune honekin hasteko nire helburuetako bat, metodo hau gure herrian aurkeztea zen. Izan ere ez dut apenas honi guztiaru buruzko erreferentziarik ikusi hemen. 

Kontua da matematikekin asko arduratzen nauen gaietako bat honakoa dela:  umeek zenbat eta zenbat ordu egin behar izaten dituzten LHko urteetan eragiketak egin eta egin algoritmoak bereganatzeko.  Gure ohiko metodoak instruktibistak dira; oso itxiak, bide bakarrekoak eta batez ere instrukzioak zehatz eta mehatz bete ezean, ez dago modurik emaitzara iristeko.

ABNek hori guztia saihesten dute.

Zure jakinmina piztu al dut?

Ba ea asetzen dugun jakinmin hori hurrengo asteetan.

PartekatuShare on Facebook0Share on Google+0Tweet about this on TwitterPin on Pinterest2Share on LinkedIn0Digg this

2 comentarios

  1. arantxa

    Aupa,
    Eskerrik asko hau guztiau konpartitzeagatik. Matematikari heltzeko papera eta arkatzaz haratago doazen bideez arduratuta nago. LH3ko irakaslea naiz. Gelan jokoak eta “aste honetako problema” (problema irekiak…) lantzen ditut. Saiatzen naiz taldekako proiektutxoa ere egiten, baina BETI nago zalantzan, beti ari naiz gauzen bila eta zuen blog hau lagungarri izango zaidala uste dut. Eskerrik asko. Arantxa

    1. larana

      BA milesker zuri ere zure bizipenak gurekin konpartitzeagatik. NIk ere ilusio haundiz, baina zalantza ikaragarriz beteta egiten diot aurre irakasle lanari. Niretzako oso lagungarria da sare sentsazioa izatea, galdetzeko, konparatzeko, ideiak partekatzeko…Nire/gure webgune honen helburuetako bat hori da hain zuzen ere: Sare bat sortzea eta leku bat izatea ideiak eman eta jaso egiteko eta galderak pausatzeko. Esandakoa, milesker eta segi gurekin!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

*