Multiplo komunetako txikiena…regletekin

Egun batzuk dela, txaloka esperimentatu genuen multiplo komunek daukaten efektua. Orain gai berari helduko diot, baina regletak erabiliz jardungo dut. Eta egia esan, oso sinplea da kontua. Hasteko, regletekin multiploak nola atera aztertu beharko dugu. Argazkiak jarriko ditut ondoren, eta 3 eta 4 zenbakien multiplo komunetako txikiena zein den  ikusiko dugu.

20160228_19034720160228_190521

 

Multiplo kontzeptua nahiko bereganatuta izaten dute ikasleek MKT ezagutzeko garaira iristen direnean. Eztabaidatzekoa da, beste multiplo asko ere badaudela, baina ez ditugula hemen jarri.

Ondoren datorren bigarren pausuan egin dudan gauza bakarra, multiploak luzetara jartzea izan da. Nolabait esateko, multiplo horiek zenbatekoak diren kalkulatzen ari naiz.

20160228_19075620160228_190614

 

Hurrengo pausuan, multiploen zenbatekoa, regletetan daukan balioagatik ordezkatuko dut. Hau da, 3ren multiploak 3,6,9 eta 12 jarri baditugu, balio horietako regletekin ordezkatuko ditut. Gauza berdina 4, 8,12,16 zenbakientzako. Ikus dezagun zer geratu zaigun:

20160228_19083020160228_190700

 

Orain biak parez pare jartzen ditut:

20160228_191005

Berehala ikusten da laranja eta gorria dituen multiploa berdina dela bi aldeetan. Badakigu, beraz, multiplo komuna dela eta gainera txikiena. MAteriala izanez gero, hurrengo multiplo komunerarte iristea ere komeni da. Hau da, multiploak jartzen segi, (3ren kasuan 3,6,9,12,15,18,21,24,27… eta 4 ren kasuan 4,8,12,16,20,24,28…) eta ikusi nola 24an berriz ere egiten duten trill multiploek. Beraz, hurrengo multiplo komuna 24 izango da.

20160228_191135

 

Sekuentzia berdina egingo dut orain 4 eta 5 zenbakientzako, baina bi argazkitara laburtuta:

20160228_191422

5en multiploak, 5,10,15,20 eta 25 jarri ditugu. 4renak, 4,8,12,16 eta 20

20160228_191501

20koa bietan agertzen dela ikusten da. Hori da MKT deitzen dioguna.

  Bale, regletekin erraz egiten da. Beti egin behar da regletekin? Ba nire ustez, MKT lantzan hasten denean bai. Gero, berehala garatuko du MKTak buruz kalkulatzeko sena eta inoiz benetako MKT konplexu bat ateratzen bazaio, (eta oso, oso gutxitan gertatuko da!)  orduan jarri dezakegu ikaslea arau mekanikoa ondorioztatzeko lanetan. 

Nire ustez, ikasle batek ia seguru egin dezake ibilbide osoa MKTak ateratzeko ariketa modu mekanikoan egin gabe eta regletak edo buruzko kalkulua erailita. MKTak egitea zatikiak batzeko da ezinbestekoa, eta normalean erabiliko dituen zatikien multzoa, derrigorrezko hezkuntzan, oso mugatua izango da. 

Proba egiten baduzue, kontatu eidazue nola atera zaizuen!

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/29/multiplo-komunetako-txikiena-regletekin/

Utzi erantzuna Fran(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*