Batuketak egiteko 11 modu
Hamaika diodanean ez dut euskaraz erabiltzen dugun “ugari” esan nahi! Kontatzen hasi eta benetan 11 modu irteten zaizkidala!! Hauetako batzuk oso bitxiak gainera. Ea, hasi pentsatzen… zuek zenbat ezagutzen dituzue?
Gaur zerrenda jarriko dut eta hurrengo asteetan bitxienak azalduaz joango naiz.
Zerrenda jarri aurretik, hala ere, beste askotan bezala, aldez-aurretiko ohar batzuk jarri nahi nituzke batuketak umeari aurkeztea nola enfokatuko nukeen zehazteko:
-
- Batuketak egiten hasteko umeak kopuruaren konteptua garatuta edo garatzen hasita egon behar du.
- Batuketa hutsak, testuingururik gabekoak ahal den eta gutxien egin beharko genituzke. Testuingurua egunerokoa izan daiteke, guk asmatutakoa edo haurrak berak asmatutakoa, edo jolas baten gauzapenean sortutakoa, baina zenbaki hutsezko zerrenda luzeak saihestu beharko genituzke.
- 7 testuinguru ezberdinek eskatzen dute batuketa egitea. Batzuk errazagoak eta beste batzuk zailagoak. Ohikoena “nik 5 gozoki ditut eta zuk 7. Zenbat dauzkagu bion artean?” estilokoa da, baina askoz konplexuagoak diren “Markelek 6 euro galdu ditu, baina oraindik 7 euro geratzen zaizkio poltsikoan. Zenbat euro zituen hasieran?” modukoak edo “nik 6 gozoki gutxiago banitu zuk adina gozoki izango nituzke. Zuk 7 dauzkazu eta beraz nik zenbat?”ere badaude. Adinean aurrera doazela, testuinguru mota guztiak pasatzen joan beharko lirateke umeak.
- Umeak ezagutzen dituen zenbaki edo kopuruetara mugatu beharko genituzke batuketok.
- Batuketa umeari modu ezberdinetan aurkezteak aukera ematen dio berari hobeto egokitzen zaion modua ezagutzeko baina batez ere eragiketaren benetako ulermena areagotuko du, ikuspegi anitzagoa izango baitu.
- 11 modu hauetan abstrakzio gaitasun ezberdinak eskatzen dutenak daude. Hortan ere umearen momentua ezagutu beharko dugu, noiz zein aurkeztu erabakitzeko.
- Eragiketekin ulermena eta trebezia lortzea ume batzuk oso azkar egiten dute eta askok poliki-poliki egiten duten bidea da. Urteetakoa. Patxadaz hartu beharrekoa.
|
Bale ba, kondizioak eta oharrak zehaztuta, ikus dezagun partidu honetako 11koa:
BATUKETA BATI AURRE EGITEKO 11 MODU
|
Zerrenda luzea, ezta? Lehen esan dudan bezala, hurrengo asteetan banan-bana aztertuko ditugu. Segi adi!
Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/20/batuketak-egiteko-11-modu/