Eskuma eta ezkerra, a ze gerra!

Espazioa, espazioan kokatzeko kontzeptuak eta hiztegia… urte batzuk behar izaten dituzte umeek hauek bereganatzeko. Ezkerra, eskuma, gora behera, aurrera eta atzera hitzak erlatiboak direla eta erreferentzia sistemaren arabera aldatzen direla ulertzea ez da erraza. Ezta helduontzako ere; ba pentsa umeendako!  Oraingoan ere, kontzeptuokin esperimentatzeko, jolas bat proposatuko dut gaur. Gorputza mugituz jardungo dute umeek.

20160214_015613Jolas honetan bi lagunek hartuko dute parte eta lurrean harlauza karratuak dauzkan gela bat beharko dugu; baita ere borratzeko erraza den errotulagailu bat edo paperezko zeloa.

Umeetako batek, orri kuadrikaulatu baten ibilbide bat marraztuko du, kuadrikulako marrak bide hartuta. (Zeharkako bideak ere egin ahal izango dituzte, baina beranduago!) 

 

Beste umeak paperezko zinta hartu eta aurrekoak hitzez deskribatuko dion ibilbidea errepikatu edo markatu beharko du. Gure kasuan, eta borobildutako puntutik hasiz gero, honela izango litzateke: 7 harlauza aurrera, biratu eskumara eta beste 7 aurrera; gero biratu eskumara eta 3 aurrera, biratu ezkerrera…

Jolas honen beste bertsio baten, ezkerra eta eskuma esatea debekatu eta aurrera, atzera, gora eta behera zer den adostu ondoren, hitz horiek erabiliz jardun ahal izango genuke. Gure irudiaren kasuan, 7 harlauza atzera, gero best 7 gora, 3 aurrera, 3 gora, 2 harlauza aurrera…

Behin ariketa bukatuta, papelak trukatuko lituzkete. Sinplea, ezta?

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/14/eskuma-eta-ezkerra-a-ze-gerra/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.