Multiplo komunetako txikiena…txaloka

Ez da erraza adierazi nahi dudana idaztea. Ea lortzen dudan instrukzio gisa adierazita…descarga (3)

3 eta 8 ren multiplo komunetako txikiena 24 dela egingo dugu txaloka.

  • Taldean egiteko ariketa da.
  • 2 talde egin beharko ditugu; 3az arituko direnak alde batetik eta 8az arituko direnak bestetik.
  • Pertsona bat arduratu beharko da beste guztiei erritmoa markatzeaz eta pultsoak ozen kontatzeaz.
  • 3az ari direnek txaloak honela egin beharko dituzte: bi txalo eta “hey” moduko oihu bat, bi txalo eta  “hey”… Nolabait esateko, 3 ren multiploetan txalo egin beharrean “hey” oihua egingo dute. 
  • 8az ari direnek, gauza bera baina 8ren multiploetan. Hau da; 7 txalo eta hey, beste 7 txalo eta hey…

Zer pasatuko da denak batera txaloka hasiz gero erritmo berean? Ba baten eta besteen “hey”ak tartekatzen joango direla 24. pultsora iritsi arte. Hor DENEK egingo dute “hey” oihua batera.

Zergatik? 24a multiplo komuna edo berdina delako bi zenbakientzako eta lehenengo multiplo komuna denez, txikiena dela esango dugu. Hau da, ditxosozko MKT.

Noiz gertatuko da berriz oihuak elkartzea? 48. pultsoan, 72. pultsoan… 

Ulertu al da  proposamena? Hala bada, saiatu, ahal bada grabatu…eta bidali grabazioa info@matematiketan.eus helbide elektronikora. 

 

Permanent link to this article: http://matematiketan.eus/2016/02/08/multiplo-komunetako-txikiena-txaloka/

Utzi erantzuna larana(r)i Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

*